Ertzainek jakin zutenez, emakumezkoak gizonezkoarekin zuen harremana bertan behera utzi nahi izan zuen baina azken horrek tabernan hitzordua izateko derrigortu zuen telefonoz eta han zeudela, gizonezkoa irainka eta mehatxuka hasi eta ukabilkada bat eta hainbat ostikada ere eman zizkion. Gainera, janari zatiak jaurti zizkion aurpegira, lurrean zehar botata zeuden oraindik ere arrastoak.
Patruila batek eraman zuen biktima osasun-etxe batera bertan artatu zezaten. Era berean, Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen genero-indarkeria delitu bat leporatuta. Gaur aurkeztu beharko du susmagarriak agintaritza judizialaren aurrean.
Bere neskalagunari eraso eta mehatxu egin zizkiolakoan 27 urteko gizonezko bat atxilo eraman zuen atzo Ertzaintzak Leioako taberna batetik. Ustezko erasotzaileari genero-indarkeria delitua leporatu diote. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, mutilak "taberna batean eta hainbat lekukoren aurrean, bere bikotekidea mehatxatu omen zuen eta mahai batean eserita zeudela kolpeka hasi zitzaion; aurpegira janaria bota eta iraindu ere egin omen zuen gainera". Erasoa atzo arratsaldeko azken orduetan jazo zen eta gizonezkoak emakumezkoari eraso egingo ziola esanez mehatxuka hasi bezain laster deitu zion lekuko batek Ertzaintzari, beti ere Herrizaingo Sailaren arabera. Poliziak bertaratu zirenean, bikotea oraindik mahaietako batean eserita zegoen eta erasoaldi bat gertatu zeneko zantzuak zeuden.