"Erabaki honen ondorioz, legegintzaldi honetan bertakoentzako plaza eskaintzak gora egin du, 579 gehiago baitira”, azaldu du Landak. Partzela horien erabileraren aldatzea erabaki dute "gainontzeko aukerek (kanpoko aparkalekuak, etorkizunean zenbateraino betetzen diren, beste erabilera batzuk plazetan, eta abar) zein bilakaera duten ikusi artean". Erabakiarekin, "halere, ez da aparkaleku publikoaren eskaintzaren kalitatea kaltetu nahi" udal iturrien arabera. Bertakoek plaza bat eskuratzeko baldintzak aurrekoetan ezarritako berberak izango dira.
Bestalde, Itzubaltzeta / Romo eta Areetan aparkalekuen udal eskaintza 1.165ekoa dela zabaldu du Getxoko Udalak. Horietatik 978 bertako auzokideentzat gordeta daude Mesedeetako Amako, Santa Eugeniako, Gobelako eta Santa Anako parkingetan banatuta daudela. Gainontzekoak, 187, txandatzekoak dira eta Mesedeetako Aman daude. Udalak, berriz, ez du argitu herri horietako kaleetan azken asteotan, hilabeteetan eta urteotan zenbat doako aparkaleku desagertu diren, herri lanek eraginda.
Areetako Mesedeetako Ama kaleko parkingeko txandakatzeko 30 aparkaleku auzokoentzat izatea erabaki du Tokiko Gobernu Batzordeak. “Txandatzeko partzelak betetzeko epeak ikusita badirudi, oraingoz behintzat, ez dela eskainitako plaza kopurua betetzeko behar beste eskakizunik. Hartara, txandatzeko plaza hauetako batzuen erabilera bideratu dugu bertakoek erabil ditzaten. Hauek erabiltzeko, gainera, itxarote-zerrenda dago”, adierazi du Imanol Landa Getxoko alkateak. Hortaz, Negubide, Manuel Smith eta Club kaleen artean kokatuta dagoen lurpeko parking horretan txandakatzeko dauden 217 partzeletatik 30 dira, guztira, bertakoentzako izango direnak. Azpiegitura horretan 366 aparkaleku daude, 179 auzokoentzat eta 187 txandatzekoak, udal iturrien arabera, "nahikoa" litzatekeena "epe ertainera" eskariei erantzuteko.