Barrikako Emakumeen Elkarteak topaketa antolatu du hurrengo azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Goizeko 10etan hasi eta 20:00ak arte egingo da, Goierriko kultur etxean. Topaketa horretan, herriko emakumeek euren trebezia erakutsiko diete bertara gerturatzen diren auzotarrei, "duten sormen gaitasuna agerian uzteko asmoz", udal iturriek zehaztu dutenez. Erakusketa anitza izango da: artea, idazketa, elikadura, eskulanak... Gainera, eguerdiko 13:30ean, puxikak askatu eta adierazpena irakurriko dute, Aintzane Garai Lopez barrikoztarraren eta indarkeria matxistaren gainontzeko biktimaren omenez. 2007ko maiatzaren 15ean, Mikel Herman Aintzaneren senargai ohia 2005eko urriaren 15ean 26 urteko neska barrizkotarra bortxatu eta hil zuela
frogatutzat eman zuen epaileak. Bakion egindako bi delitu horiengatik 32 urteko kartzela zigorra ezarri zion gizonari. Argazkian, Aintzane Garai / ©
Bakioko Udala.