Autoestimua indartzeko hitzaldi-tailerra antolatu dute Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 23a, 19:32

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Barrikako Udalak autoestimuari buruzko hitzaldi-tailerra antolatu du. Ostiralean (hilak 27), egingo da, 18:30etik 20:30era, eta larunbatean (hilak 28), goizeko 11:30etik 13:30era, udaletxean bertan. Esku hartu ahal izateko aurretik izena eman beharra dago, asteazkena baino lehen, herriko kultur etxean, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Tailerraren izenburua da "Autoestimuaren indartzea". Ondoko gaiak landuko dira bertan: barneko haurrarekin lana, autoestimua eta autoirudiaren bizitza garrantzia, autoestimuaren hutsak zer ekarri dezake?, autoestimuaren oinarriak, eta autoestimua indartzeko teknikak, hurrenez hurren. Bestalde, ondoko tresnekin egingo da lan: erlaxazio teknikak, gidatutako bistaratzea, meditazioa, gorputz mugimendua eta kontzientzia, idatzizko ariketak, ispilu aurreko ariketak, abestia, musika eta dantza... Argazkian, asteazkenean, eguerdiko 13:30ean, puxikak askatu eta adierazpena irakurriko dute, Aintzane Garai Lopez barrikoztarraren eta indarkeria matxistaren gainontzeko biktimaren omenez / © Bakioko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun