Barrikako Goierriko eskola zaharrak “Los acantilados de la Playa de Muriola: una ventana abierta al pasado geologico” izenburuko hitzaldia eta argazki erakusketa hartuko ditu ostiral honetan, azaroak 20, 19:00etan. Udal iturriek azaldu dutenez, azken aldian Muriola hondartzako itsaslabar arrokatsuak aztertzen ibili dira EHUko Geologia ikasleak, Javier Elorza doktorearen gidaritzapean. 2008-2009 ikasturtean, hiru ebaketa desberdin aztertu dituzte, euskal-kantabriar arroko sedimentazio gune sakonari dagokion turbidita geruza karbonatatua, goiz Turoniarrekoa (≈ 93 milioi urte). Turbiditetan (kalkareoak eta margak) burututako Kaltzio karbonatatuaren (lagin bat 2 zentimetroko, 203 lagin) analisietako emaitzak era argian azalduko dira, aipatu hitzaldian. Argazkian, Muriola hondartza ingurua / cc-by-sa Luistxo ta Marije.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!