Orain bi asteburu bezala, aurrekoan ere aurrez-aurreko bisitarik egin gabe gelditu ziren Espainiako espetxeetan dauden euskal preso politiko gehienak, "Espetxeetako Zuzendaritzak senideak miatzeko emandako aginduagatik". "Hala ere, kasuren batean aurrez-aurreko bisita egin ahal izan da, espetxe guztietan ez baitute zirkularrak modu berean aplikatzen. Bestela ere, lokutorioetako bisitak, guk dakigularik, normaltasunez egin dira", zehaztu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Algortako presoei dagokienez, "
aurreko astean aipatu genuen egoera errepikatu egin da, kontuan izanda, hala ere, aurrez-aurreko bisitak hamabostean edo hilean behin izaten direla", Uribe Kostako AAMk aipatu duenez. Berangokoen artean, berriz, Ibai Aginaga bisitatzera Jaengo (Andaluzia, Espainia) espetxera joandako etxekoek aurrez aurreko bisitarik gabe gelditu dira, "arakatzeari uko egin ziotelako".
Etengabe bitakorak plazaratu duenez, funtzionarioek "ukitu behar zaituztegu" esan zieten familiarrei, espainol jatorrean, eta hauen ezetzean bisitarik gabe utzi zituzten. Patxi Markes berangoztarra ere aurrez-aurreko bisita egin barik gelditu zen Almerian. "Bestela, gogoratu,
Irantzu Gallastegik bisita guztiak aurrez-aurrekoak dituenez, bisitarik gabe dagoela auzi honekin hasi zirenetik", amaitu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, larunbatean Algortan egindako manifestazioa.