Osakidetzaren menpeko ospitaletako sukalde eta kafetegietan azpikontratazio bidez lanean ari diren beharginak grebara deitu dituzte ostegun honetan, azaroak 19, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek. Horien lan baldintzak "Osakidetzako pertsonal laboralaren baldintzekin parekatzea" aldarrikatuko dute biharko geldialdien bitartez, "azpikontratatutakoen kolektiboak egun sufritzen diskriminazioari amaiera emateko". LABek aipatu duenez, langile horiek "sei urte baino gehiago" daramate hitzarmena eskatzen. Ondoko ospitaletako sukalde eta kafetegietan izango du eragina grebak: Basurtu, Gurutzeta, San Eloy, Gorliz, Zamudio, Santa Marina, Galdakao, Bermeo, Txagorritxu, Donostia, Zumarraga, Mendaro eta Bidasoa. Mobilizaio egunaren baitan sindikatuek elkarretaratzea egingo dute, 12:30ean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean, Bilbon (Kale Nagusia, 85). Argazkian, Gorlizko ospitalea / cc-by Javier Mediavilla.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!