Getxorantz joateko, Antonio Trueba kaletik Jadora joateko aukera emango dute. Bilborantza, berriz, denbora gehiagoz egongo da berde, gidarientzat, Antonio Trueba kaleko semaforoa, trafikoa arintzeko asmoz. Azkenik, Obieta kaleko norabidea aldatuko dute, Geltoki eta Txinboak artean.
Esparru zabalagoan
Gaur egun, Altzagako metro geltokiaren inguruan egiten ari diren lanak beste lau eremutara zabalduko dira, beste 3.551 metro koadroko azalera hartuta. Hasieran berritutako eremuaren ondoan kokatuta dauden Felix Ortun kaleko eskailerak, Felix Ortun eta Tartanga kalea zein Martiartu eta Santi Brouard plazaren ingurua ere hartuko dituzte obrek. "Eskema antzeko bat eginez, esan dezakegu, Felix Ortuneko harmailadia orain arte bezalatsu geratuko dela, baina Felix Ortun kalea Tartanga kalerantz luzatzeko aukera emanez. Felix Ortun eta Tartanga kaleek oinezkoentzako jatorrizko guneari errematea jartzen diote eraikitako etxe-uhartearekin lotuta, eta Tartanga kaleko bidea osatzen dute. Martiartuk ere eraikitako etxe-uhartearen kontraraino doan jatorrizko espazioari errematea jarri eta aparkalekua berrantolatzen du", azaldu dute udal iturriek. Azkenik, metro geltoki ingurura joateko oinezkoentzako pasabidea txukundu egingo dute, Santi Brouard plaza.