Zinebiexpress Film laburren Lehiaketako bigarren ekitaldiko epaimahaiak saria irabazteko hautagaiak diren 17 film laburrak aukeratu ditu jada. Horiek, ostiral honetan, azaroak 20, ikusi ahal izango dira Zabalguneko atarian, 20:00etatik aurrera, Zinebiexpress festaren baitan. Proiekzioaren ondoren irabazleen izenak ezagutaraziko dira. Sariak erabakitzeko ardura duen epaimahaia ondorengo lagunek osatzen dute: Gabriel Villota EHUko irakasleak, Arantza Ibarra idazle, gidoilari eta zuzendariak; eta Shanti Basauri konpositore eta musikariak. Orotara 54 taldek parte hartu dute Zinebiexpressen, iaz baino 11 talde gehiago. Talde gehienak bilbotarrak dira, 29 guztira, 4 getxoztarrak eta bi mungiarrak. Talde bana etorri da Donostiatik, Andoaindik, Hernanitik, Zumaiatik, Portugaletetik, Gernikatik, Larrabetzutik, Iruñeatik, Andosillatik eta Valentziatik; baita Sopela, Leioa eta Erandiotik ere. Aukeraturiko film laburrak
Zinebiren prentsa-webgunean daude ikusgai. Lehiaketaren antolatzaileak, Kinema, Imval eta Claro de Luna Bilboko zinema eskolak, Euskal Herriko Unibertsitateko (
EHU) Arte Ederren Fakultatea eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Erandioko
Tartanga Lanbide Heziketa Institutua eta Zinebi dira. Argazkian, ikasleak Tartangako errealizazio gelan / © Tartanga LHI.