Itzubaltzeta / Romoko
Ibar nagusien etxeak 22. urteurrena ospatuko du ostiral honetan, azaroak 20, hainbat ekitaldirekin. Jardunaldia 10:30ean hasiko da hildako bazkide guztien omenezko meza batekin, San Jose elizan. 11:45ean zentroko txistularien taldeak emanaldia eskainiko du eta, amaitutakoan, mokadua izango dute bildutakoek, tokian bertan. Arratsaldean, 17:00etan, Taylor magoak, ETBeko “La barra de la risa” saioan ibilitakoak, bere ikuskizuna eskainiko du eta 18:00etan dantzaldia izango da, Amigos del Swing izeneko orkestrak alaituta. Nagusien Etxea Lope de Vega kaleko 12 zenbakian dago kokatuta eta une honetan ia 6.000 bazkide ditu. Bere helburua, nagusien kolektiboaren bizi-baldintzak hobetzea da; baita bere astialdia era sortzailean sustatzea ere. Horretarako, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, esate baterako, podologia, ile-apaindegia eta taberna-jatetxea. Argazkian, tailer eta jarduera ugari antolatzen ditu Ibar nagusien etxeak / ©
Getxo.net.