Algortako emakume gazteek autodefentsa izango dute hizpide bihar Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 19a, 18:36

Algortako Emakume Gazteon Asanbladak (AEGA) antolatuta, urriaren 23an, genero indarkeriari buruz aritu ziren Getxoko Txorimalo gaztetxean, Gurespazio izeneko jardunaldian. "Bertan hitz egindako eta eztabaidatutako gaien inguruan, eta batez ere azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari begira, autodefentsa jorratzea pentsatu genuen Algortako neskok", azaldu du antolatzaileetako batek. Hori dela eta, ostiral honetan, azaroak 20, Gurespazioaren bigarren saioa egingo dute, Txorimalon bertan. Esan bezala, autodefentsari buruzko eztabaida izango da, 19:00etatik aurrera. Ondoren afari-merienda egingo dute. Amaitzeko, kalejira egingo dute, gaztetxetik abiatuta, "Kaleak, gauak gureak dira!" lelopean. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun