Campuseko lau ikasle presoren aldeko kanpaldia egingo dute Kanbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 19a, 21:00

Gilen, Xan, Ibai eta Eneko Leioa eta Erandioko campuseko ikasle eta militante presoren aldeko ekimenak egingo dituzte Lapurdiko Kanbo herrian bihar zortzitik aurrera. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Askatu.org webgunearen bidez zabaldu duenez, azaroaren azken astebururako lau gazteen aldeko kanpaldia antolatu dute Kanboko herriko etxearen aurrean. Hilaren 27, 28 eta 29an hainbat jarduera egingo dituzte, tartean, elkarretaratzeak, hitzaldiak, bideoak eta kontzertuak. Bide batez, AAMk parte hartzeko deia zabaldu du. Gilen, Xan, Ibai eta Eneko gazteak pasa den uztailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Euskal Herria Zuzenean jaialdirako prestaketa lanetan ari zirela. Urriaren 22an, campuseko 125 bat ikaslek omenaldia egin zieten. Argazkian, ekitaldiaren une bat.

Kanpaldiaren egitaraua:

Ostiralean (27a) :
6:30tan azken ostiraleko elgarretaratzea Kanbo zentroan, ondotik akanpadaren
muntaketa , Bideoprojekzioa

Larunbatean (28a) :
Martxan Kanbon
3etan Mintzaldia ADN eta askatasunei buruz
7etan konzertua G8 taldearekin eta Space Mukaki
txarangarekin.

Igandean (29a):
10:30 Mintzaldia Mathieu Rigouste-ekin, edo nola estatu
frantsesak barneko etsaiak sortzen dituen, ondotik apartu
anti terroristak martxan ezartzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun