Bertsoz bertso ibiliko da asteburu honetan
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE). Hasteko, bihar, larunbatarekin,
Euskal Kulturaren XI. Jardunaldien eta
"Euskara ahora" izeneko kanpainaren barruan, "Merkatua bertsotan" ekitaldia antolatuko du Algortan. Ekimen horretan, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek, abestuko dute, trikitilariak lagun izango dituztela. Saioa 12:00etatik 13:00etara izango da, Algortako Torrene kaleko azokan. Arratsaldean, jakina, Gernikako Jai Alai pilotalekuan izango dira, Bertsolari Txapelketa Nagusian,
Jone Uria animatzeko gogoz. Azkenik, iganderako autobusa antolatu dute,
Iruñeko finalaurrekoa ikusteko. Izan ere, Anaitasunean abestuko dute Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Iñaki Zelaia bertsolariek. Autobusa 14:00etan irtengo da, baina bertan joateko aurretik
albegetxo[abildua]gmail.com" posta elektronikora idatzi beharko da, lekua erreserbatzeko. Argazkian, Onintza Enbeita Hendaiako saioan.