Getxoko gaztetxeak webgune berria plazaratu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 20a, 11:24

Algortako Gazte Asanbladak (AGA) dinamizatzen duen Getxoko Txorimalo gaztetxeak inguruko neska-mutilekin komunikazioa hobetzeko asmoz webgune berria jarri du martxan. Zentro sozial autogestionatuak atzo zabaldu zuenez, gaztetxearen sareko gune berria txorimalogaztetxea.blogspot.com da. Hortaz, orain arte erabili duten www.fotolog.com/txorimalo14 hurrengo ordu edo egunotan desagerraraztea litekeena da. Bitartean, gaztetxeak ordutegi berriak ere plazaratu ditu, astearte eta ostegunetako arratsaldeetan hainbat ekimen izango direla. 16:30etik 21:00etara, jolasez, musikaz eta tabernako edariez eta pintxoez gozatu ahal izango da. Bestalde, gaur Gurespazioa dinamikaren bigarren ekimena hartuko du Txorimalok eta bihar "Jai hortera" izango da bertan, 21:00etatik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun