Bilboko Herri Maratoia Klubak antolatuta, laugarren edizioa izango du igande honetakoa (azaroak 22)
Nerbioi ibaiaren Nazioarteko Kayak Jaitsierak. Gainera, inoiz baino parte hartzaile gehiago izango dira, antolatzaileek adierazi dutenez. Dagoeneko berrehun ontzi inguruk izena emanda daukate, gehienak binaka joateak. Guztira, 600 lagun baino gehiago, horietatik batzuk Asturias, Kantabria, Kanariar Irlak, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Frantzia eta Errumaniatik etorritakoak. Bilboko Uribitarteko ibiltokitik, 11:00etan abiatuta, 12.500 metro luzerako bidea egin beharko dute kirolariek, Getxoko Kirol Porturaino. Bertoko bela eskolak izango dituzte aldagelak eta dutxak parte-hartzaileek. Antolatzaileak arduratuko dira euren ekipajea horraino eramaten. Izena emateko epea bihar arte egongo da zabalik, BHMren bulegoan (Jose Maria Olabarri, 6 - 2 / Bilbo), telefonoz edo faxez (944 236 575) edo e-posta bidez (
bhm[abildua]clubbhm.com). Jose Manuel Mendez eta Javier Tellaetxea Europako txapeldunak eta, beteranoen artean, Munduko txapeldunordeek parte hartzea espero dute antolatzaileek. Argazkian, orain bi urteko jaitsieraren irudia.