Des-kontrol musika talde euskaldunaren "Aurrera Begira" disko berria salgai jarri dute gaur Algortako UK tabernan. Beraz, UKkoek adierazi bezala, bi hilabetez Mariandresena kaleko ostatuan izango da musika talde arrasatearreren zazpigarren lana erosteko aukera. Des-kontrol oso talde ezaguna bilakatu da euskaraz punk, oi eta streetpunk abesteagatik, eskuratu duen zaletu pilagatik eta amnistiaren aldeko mugimenduaren alde egindako kontzertuengatik; baita mugimendu antifaxistarekin izandako liskarrengatik ere. Taldea 1996an batu zen, Markel (gitarra), Oier (baxua), Osoron (gitarra), Peter (bateria) eta Aritzek (Ahotsa) osatu zutela. Gaur egun taldean berdinek jarraitzen dute Osoron eta Aritz izan ezik. Lehenengoak 2004an utzi zuen taldea, bere ordez, Oier jarri zela gitarra lanetan. Eta Oier baxuan ordezkatzeko, ordea, Hodei bere anaia jarri zen. Iaz, Aritzek utzi zuen taldea. Handik aurrera, Pepin taldearen ondoan beti egon den pertsonaiak, abesti batzuetan abeslari lanak egin ditu. Azken diskoa, "Hipokrisia eta faxismoaren aurka" aurreko diskoa bezala
Baga-Bigarekin kaleratu dute. Argazkian, Des-Kontrol Oreretako Landare elkartearen 25. urteurreneko kontzertuan / cc-by-nc-sa
Saioa Cabañas - Gauilunak.