Erandioko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, mila lagun inguruk parte hartuko dute igande honetan, azaroak 22, bizikleta zaleen eskubideen aldeko ibilaldiaren 10. edizioan. Goizeko 11:30ean Erandioko udaletxetik abiatuta, 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek, Bilbotik igarota. Helmuga toki berean izango da, 13:30 aldera. Martxan zehar trafiko istripuengatik hildako txirrindula zalean omentzeko geldialdiak ere egingo dituzte. Ibilaldiaren bataz besteko abiadura 12 kilometro ordukoa izango da, antolatzaileen arabera, "adin eta kondizio guztietako lagunek parte har dezaten". Izena emateko Ciclos Altzaga (Jose Luis Goioaga, 24 - Erandio) dendara jo beharko dute interesatuek. Telefonoz (944 676 101) edo e-postaz (
ciclosaltzaga[abildua]terra.es) ere egin daiteke. Parte hartzaile guztiek jasoko dute oparia.