Eskualdeko blogari euskaldunen topaketa antolatu du UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 21a, 14:41

Gaur zortzirako, azaroaren 28an, Uribe Kosta eta Erandioko blogari euskaldunen UKBlogak izeneko topaketa antolatu du UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandiko agerkari digitalak. Sakabanatuta dauden blogari eta internauta euskaldunak batu eta sareko komunitate euskaldun eta euskaltzalea sendotzea da egitasmoaren xedea. Jardunaldia azaroaren 28ko goizean egingo da, 10etatik aurrera, Algortako Aldai Patronatuan, UKBERRI.NETen seigarren urteurrenaren harira Mikel Iturbe blogaria eta UKBERRI elkarteko IKT dinamizatzaileak egindako adierazpenen arabera (mp3). Internauta euskaldunek elkar ezagutzeko espazio ludikoak eta informalak izateaz gain, hainbat tailer egingo dira UKBlogak topaketan. Besteak beste, norberak bere Internetezko irratia sortzeko ikastaroa; euskarazko Wikipedian zelan parte hartzeari buruzkoa; sakeleko telefonoarekin zuzeneko bideo erretransmisioak egitekoa; eskualdeko Internet Gida ekimenaren aurkezpena; edota Open Street Map egitasmoaren barruan, norberaren herriko mapa libre eta euskaldunak zelan egin behar diren azalduko duen ikastaro praktikoa. Goiz horretan, Algortako mapa abiatuko dute. UKBlogak topaketan parte hartu ahal izateko, iktdinamizatzailea[abildua]ukberri.net posta helbidera mezu bat bidaltzea besterik ez da egin behar. Argazkian, hiru blogari iaz Larrabetzun antolatu zen BasqueCamp izeneko antzeko ekimenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun