Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak alerta abiatu du gaur, denborale arriskuaren aurrean, bihar (igandea) eta astelehenari begira. Alertak maila horia hartuko du igandean eta laranja, astelehenean. Denborale honek 6 metro inguruko olatuak eragin ditzake. Herrizaingo Sailak arreta areagotzea eta, itsaso aldean zein kostaldean, aisialdi ekintzarik ez egitea eskatu die herritarrei. Euskalmetek bihar eguerditik aurrera 3,5 metroko olatuak espero direla eta, eguna bukatzerako, 5-6 metro inguruko altuera hartu dezaketela iragarri du. Gauza bera espero omen da astelehenari begira ere: 5-6 metroko olatuak egun osoan eta 4 metrora jaitsiko omen dira azken orduetan. Argazkian, urtarrileko zikloiak, besteak beste, hainbat ontzi hondoratu zituen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!