Hendaiako bertso saioaren argazkiak ikusgai daude berriro

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 22a, 00:33

Pasa den astean Hendaiako Beltzenia pilotalekuan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko argazkiak berriz ere hemen ikus daitezke. Izan ere, Jone Uriak bigarren itzulirako sailkatu zen saioan zehar egindako erretratuak ikusteko zailtasunak izan dituzte irakurle askok. Asteazkenean jaso zuen komunikabide honek horren abisua, baina Flickr.com-en argazki albuma ikusita, langileek ez zuten azarorik topatu eta irakurleari datu gehiago eskatu zioten, balizko software bateraezintasunen baten bila. Aipatu irakurleak ez zuen erantzun eta langileek afera utzi zuten alde batera, kontu isolatua zelakoan. Gaur, baina, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan hainbat izan dira argazkiekin zegoen arazoagatik galdetu duten bertsozaleak. Hori dela eta, gaia berriz ikertzeari ekin dio UKBERRI.NETek, benetako arazoa topatu arte. Barkamenak eskatzen dizkiegu gure irakurleei sortutako trabengatik. Argazkian, Hendaian ikusi zen irudirik xamurrena, Jone Uria Albizuri eta amaren arteko besarkada.

Gaur egindako azterketaren arabera, arazoa copyright-a duen eta hori dela eta ezkutupean gordetzekoa den argazki bat Hendaiako multzoan sartzean sortu zen. Ezagutzen ez ditugun arrazoiak direla medio, seguru aski giza akatsen bat, album horretako argazki guztiek hartu zuten ezkutupeko baimena eta hori dela eta ezin zen ez argazkirik eta ezta albumik ikusi.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun