Sopelako Itzartu emakumeen elkarteak hainbat ekimen antolatu du Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan. Azaroaren 25ean, asteazkena, ekitaldia egingo dute Udaletxeko plazan, arratsaldeko 7etatik aurrera. Besteak beste, indarkeriaren aurkako testua irakurriko dute bertan. Ostegunean, ordea, zine-foruma izango da, 18:00etan, elkartearen lokaletan. Azkenik, azaroaren 28an, 19:00etan, Itzartu Antzerki Taldeak antzezlana taularatuko du, Kurtzio Kultur Etxean. Bestalde, Itzartu Elkarteak gogoratu duenez, datorren abenduaren 7an emakumeenganako tratu txarren aurkako elkarretaratzea burutuko dute, 19:30ean, Larrabasterrako Urgitxieta plazan, hile bakoitzeko lehen astelehenean egiten duten bezala. Gainera, sopeloztar guztiak protesta horietan parte hartzera deitu dituzte. Halaber, Emakumeen Mundu Birako protokoloari jarraiki, indarkeria matxistak Euskal Herrian biktimaren bat sortu eta hurrengo eguneko 19:30ean elkarretaratzea egingo dute. Argazkian, Itzartuko kideak Imanol Garai alkatearekin sari emanaldi batean.