"Zer gertatzen da Urdulizko Kultur Etxean?" izenburupean, udalerriko kaleak kartelez bete ditu
ELA sindikatuak. "Hori da irailetik erabiltzaileek euren buruei egiten dioten galdera, zergatik huts egiten duten bertan antolatzen diren ekimenak, alegia", gaineratu dute. Hain zuzen ere, "gezurretan aritzea" leporatu dio
Urdulizko Udalari sindikatu nazionalistak: "erabiltzaileak kexatzen diren bakoitzean, langile bati botatzen diote errua. Udalarena baino ez da funtzionamendu txarraren ardura", azaldu dute. ELAk argitu duenez, duela 20 urtetik hona, Kultur Etxearen ekimenak antolatu eta planifikatu dituen langilea, Oiane Alzibar, uztailaren 30eko alkate dekretu bidez kaleratu zuten, eta abuztuaren 1etik ez dauka horren ardura. "Interes publiko, efikazia eta eraginkortasun arrazoiak argudiatuta bota dute, hori gezurra baino ez denean. Bere lan baldintzak direla eta, Alzibarrek Udalarekin duen auzia da, kaleratua izateko arrazoia", salatu du ELAk. Argazkian, Urdulizko kultur etxeko eraikina.