Arc International multinazional frantziarraren "erabaki politiko batek bakarrik" azal dezake Vidrieria y Cristaleria de Lamiako S.A. (Vicrila) bezalako enpresa "errentagarria eta lehiakorra" ixtea, ELAk salatu duenez. Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, sindikatuak ostiralean plazaratu zuen
horren gaineko iritzia. ELAk gogoratu zuen
enplegua erregulatzeko dosierra iragarri zutenean ere "salmenten jaitsiera eta stock-en handitzea aitzakiatzat jartzen saiatu" zirela. Sindikatuak emandako datuen arabera, 2004 eta 2007 urteen artean, 17 milioi euro irabazi zituen enpresak; eta 2008an irabaziekin amaitu zuen urtea. "Hala ere, Vicrilako jabeen asezintasunak eta lotsagabekeriak ez daukate neurririk; eta
enpresa itxi behar dutela esatera etorri zaigu orain Hasler jauna", kritikatu dute. ELAren hitzetan, Vicrilako "ia 400 langilek eta, zeharka bada ere, enpresan hainbat zerbitzu ematen duten ehunaka lagunek lodituko dute langabetuen zerrenda". Argazkian, Vicrila barrutik / ©
LAB Vicrila.