Larunbat honetan, 36 urte beteko dira Amezketako Jon Etxeberria Sagastume “
Beltza” eta Laudioko Jon Pagazaurtundua Isusi “
Pagaza” Euskadi Ta Askatasuneko (ETA) kideak Itzubaltzeta / Romon hil zirenetik, 1973ko azaroaren 28an. Gertaera Lope de Vega kalean izan zen, auto batean lehergailu bat jartzen ari zirela, erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eztanda egin zuzenean, bi militanteen eskuen artean. Leherketak bien gorpuak zabaldu zituen kalean zehar eta hainbat zauritu sortu zituen ondoko eta aurreko etxebizitzetan. Hiltzeko unean Etxeberriak 22 urte zeuzkan eta, ETAren Komite Exekutibo berriaren kidea zen Pagazaurtunduak, berriz, 19. Argazkian, urtero bezala, Jon Etxeberria “Beltza” amezketarrari eta Jon Pagazaurtundua “Pagaza” laudiotarrari egin zieten gorazarre Itzubaltzeta / Romon, aurtengo Gudari Egunean /
Koska irratia.