Bapiruke egitasmoaren barruan, Gabonetara begira, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako kolonia irekiak antolatu ditu, aurten ere, Getxo udalerriko
Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Gaur bertan zabaldu dute izena emateko epea, elkarteko bazkideentzat. Ekimenak eta tailerrak abenduaren 28, 29, 30ean eta urtarrilaren 4ean eta 5ean egingo dituzte, Algortako Zabala eta Itzubaltzetako Romo ikastetxeetan. Ordutegia, berriz, 9:00etatik 13:30era izango da; abenduaren 29an izan ezik, 17:00ak arte irteera bat egingo dutelako. Bazkideek ostegunera (azaroak 26) arteko epea izango dute izena emateko. Bazkide ez direnek, abenduaren 1etik 4ra izango dute horretarako aukera. Guztiek Bizarra Lepoanek Algortako Karitate kaleko 1 zenbakian duen egoitzara jo beharko dute, astelehen edo asteazkenean 9:00etatik 14:30era. Hala, bestela, astearte zein ostegunean, 17:00etatik 19:30era arte. Bazkideek 45 euro ordaindu beharko dituzte, ez bazkideek 60 euro eta oinarrizko errenta jasotzen dutenek 10 euro. Argibide gehiagorako, 944 914 357 telefono zenbakira deitzerik badago. Argazkian, begirale bat Bapiruken izena emandako umeak zaintzen.