Ondokoak dira azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako deitutako ekimenetako batzuk:
Algorta
20:00 Algortako Emakume Gazteon Asanbladak deituta, "Erasoei ofentsiba, ekin autodefentsari!" lelopeko mobilizazioa Telletxe plazan.
Areeta
19:30 Gizatiarrek, Itzubaltzeta / Romo eta Areetako Emakumeen Gizarte eta Kultur Elkarteak deituta, elkarretaratzea Bizkaiko Zubian.
Barrika
10:00-20:00 Barrikako Emakumeen Elkarteak antolatutako topaketa, Goierriko kultur etxean. Erakusketa anitza izango da: artea, idazketa, elikadura, eskulanak...
13:30 Barrikako Emakumeen Elkarteak deituta, puxikak askatu eta adierazpena irakurriko dute, Goierriko kultur etxean, Aintzane Garai Lopez barrikoztarraren eta indarkeria matxistaren gainontzeko biktimaren omenez.
Berango
18:30 Adierazpen instituzionalaren irakurketa Berangoeta kultur etxean. Jarraian, "Te doy mis ojos" filmaren proiekzioa eta foruma.
Erandio
12:00 Erandioko Emakumeen Elkarteak antolatuta, emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratze isila, Irailaren 23a plazan, udaletxe aurrean.
18:30 Bizkaiko Caritas elkarteak antolatuta, "Ante la violencia de genero, ¿que podemos hacer?" hitzaldia, Caritasen Altzagako zentroan, San Agustin plazan.
Leioa
12:30 Leioako Udalaren Berdintasun Sailak deituta, kontzentrazioa Bulebarrean.
19:00 Leioako Emakume Gazteon Asanbladak deituta, "Erasoei ofentsiba, ekin autodefentsari!" lelopeko mobilizazioa Bulebarrean.
Plentzia
20:00 Plentzia eta Gorlizko ezker abertzaleak deituta, kontzentrazioa Piruli plazatxo plentziarrean.
Sopela
19:00 Itzartu emakumeen elkarteak deituta, ekitaldia Udaletxeko plazan. Besteak beste, indarkeriaren aurkako testua irakurriko dute bertan.
Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi ugari deitu dituzte inguruko erakunde publiko zein jendarte eragileek. Dagoeneko iragarritakoez gain, Erandioko Emakumeen Elkarteak antolatuta, gaur, asteartea, "Dependencia emocional" izenburuko hitzaldia eskainiko du Nerea Ganzabal psikologoak. Saioa 17:00etan izango da, udaletxeko erakusketa aretoan. Bihar, berriz, emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratze isila egingo dute eguerdiko 12etan, Irailaren 23a plazan, hau da, udaletxe aurrean. Asteazken arratsalderako Bizkaiko Caritas elkarteak antolatu du solasaldia: 18:30etik aurrera, "Ante la violencia de genero, ¿que podemos hacer?" hitzaldia izango da Caritasen Altzagako zentroan, San Agustin plazan. Plentziako Goñi Portal kultur ekipamenduak ere hainbat ekintza prestatu ditu. Gaur bertan, “Problematica de las pensiones de viudedad para las personas separadas, divorciadas y parejas de hecho tras la nueva Ley 40/2007” izeneko hitzaldia emango du Isabel Abella abokatuak, 19:00etatik aurrera. Hilaren 27an eta 28an, berriz, "Nork bere burua ikusteko ispilua" izeneko tailerra eskainiko dute Goñi Portalen. Azkenik, bihar, azaroak 25, adierazpen instituzionalaren irakurketa egingo dute, 18:30ean, Berangoeta kultur etxean. Jarraian, "Te doy mis ojos" filmaren proiekzioa eta foruma izango dira. Argazkian, 2008ko azaroaren 25ean Erandion egindako elkarretaratzea.