Gazte mugimenduaren aurkako operazioan 35 lagun atxilotu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 24a, 14:05

Goizaldetik Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak gazteria independentistaren aurkako operazioa burutzen ari da Hego Euskal Herrian zehar. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epaileak aginduta, gutxienez 35 gazte atxilotu dituzte Espainiako albiste-agentzien arabera eta beste lau kasutan huts egin dute. Guztiei Segi gazte erakunde ilegalizatuaren zuzendaritzako partaideak izatea leporatzen diete. Oraingoz, Uribe Kostan eta Erandion ez da izan atxiloketarik. Bitartean, etxe, gaztetxe, auzo elkarteren egoitza eta herriko tabernatan 92 miaketa egin dituzte. Operazioa zabalik dago eta atxilotuak inkomunikatuta daude. Gauzak Horrela, Espainiako Barne Ministerioak "ETAren harrobia bururik gabe utzi" duela iragarri du. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak "Poliziaren eraginkortasuna" azpimarratu eta poliziak zoriondu ditu. Aldiz, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazioak izango direla aurreratu du; "Indar polizialen eskuetan gazte hauek jasan dezaketen tratuaren inguruan kezka" agertu du ezker abertzaleak; eta Gazte Abertzaleek atxiloketak "errefusatu" dituzte. Argazkian, Barañainen izandako atxiloketa bat / cc-by-nc Gaztesarea.

AAMk zabaldutako mobilizazioak:

• Gaur, 20:00etan, Leioako Boulevard-ean.

Atxilotuen zerrenda:

BIZKAIA:
1. Zuriñe Gojenola (Lekeitio)
2. Oier Zuñiga Perez de Urabain (Bilbo, Espainiako Polizia)
3. Eñaut Aiartzaguena Bravo (Iurreta, Espainiako Polizia)
4. Haritz Petralanda Mugarra (Zamudio, Espainiako Polizia)
5. Idoia Iragorri Petuya (Sestao, Espainiako Polizia)
6.Mikel Totorika Valle (Sestao, Espainiako Polizia)
7.Nahaia Aguado Marin (Sestao, Espainiako Polizia)
8.Joseba Dalmau Cherino (Galdakao, Espainiako Polizia)

NAFARROA:
9. Itsaso Torregrosa Arteaga (Burlata, Espainiako Polizia)
10. Garbiñe Urra Larrion (Barañain, Espainiako Polizia)
11. Jon Ziriza Murugarren (Barañain, Guardia Zibila)
12. Raul Iriarte Rodrigo (Barañain, Guardia Zibila)
13. Amaia Elkano Garralda (Iruñea, Espainiako Polizia)
14. Mikel Ezkiroz Perez (Iruñea, Espainiako Polizia)
15. Oihana Fernandez Iturri (Iruñea, Guardia Zibila)

ARABA:
16. Aitor Liguerzana Ajuriagerra (Gasteiz, Espainiako Polizia)
17. Jon Liguerzana Ajuriagerra (Gasteiz, Espainiako Polizia)
18. Ion Anda Velez de Mendizabal (Gasteiz, Guardia Zibila)
19. Bittor Gonzalez Villamayor (Gasteiz, Espainiako Polizia)
20. Jagoba Apaolaza Castro (Gasteiz, Espainiako Polizia)
21. Zumai Olalde Saez de Urabain (Gasteiz, Espainiako Polizia)
22. Goizane Pinedo Apaolaza (Gasteiz, Espainiako Polizia)
23. Unai Ruiz Pou (Gasteiz, Espainiako Polizia)
24. Néstor Silva Ibañez (Gasteiz, Espainiako Polizia)

GIPUZKOA:
25. Mikel Ayestaran Olano (Villabona, Espainiako Polizia)
26. Euken Villasante Sarasibar (Andoain, Espainiako Polizia)
27. Garazi Rodriguez Rubio (Legorreta, Espainiako Polizia)
28. Maialen Eldua Azkarate (Donostia, Espainiako Polizia)
29. Oier Ibarguren Sarasola (Donostia, Espainiako Polizia)
30. Ihar Egaña Garcia (Donostia, Espainiako Polizia)
31. Aitziber Arrieta Fagoaga (Donostia, Espainiako Polizia)
32. Haritz Lopez Ugarte (Tolosa, Espainiako Polizia)
33. Irati Mujika Larreta (Amezketa, Guardia Zibila)
34. Xumai Matxain Arruabarrena (Zaldibia, Espainiako Polizia)
35. Ibai Esteibarlanda Etxeberria (Hondarribia, Espainiako Polizia)

Argibide gehiagorako:

• Gaztesarea.info: "Polizia espainolak gazteria independentistaren aurkako operazioa burutzen ari da"
• Askatu.org: "Espainiar okupazio indarrek Euskal Herriko gazte independentista ugari atxilotu dituzte"
• Apurtu.org: "Azken ordua: gutxienez 36 gazte atxilotu dituzte Polizia Espainolak eta Guardia Zibilak"
• Berria.info: "36 gazte atxilotu dituzte bart Euskal Herrian, Segirekin lotuta"
• Gara.net: "36 personas arrestadas en una macrorredada contra el movimiento juvenil"
• Kazeta.info: "Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak 36 bat gazte atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian eta Lapurdin Iker Elizalde hautetsia atzeman du Frantziako Poliziak"
• Ezkerabertzalea.info: "Bart gaueko atxiloketen inguruko Ezker Abertzalearen adierazpena"
• Gazteabertzaleak.org: "Gazte Abertzaleakek Auzitegi Nazionalak argudio politikoak erabilita aurrera eraman dituen 35 gazteen atxiloketak errefusatzen ditu"
• Eitb.com: "Segiren zuzendaritza desegintzat jo du Barne Ministerioak"
• Berria.info: "'Indar polizialen eskuetan gazte hauek jasan dezaketen tratuaren inguruan kezka' agertu du ezker abertzaleak"
• Deia.com: "'El PNV espera que detenciones estén 'razonadas' y no sea 'redada para la foto'"
• Info7.com: 13:00etako albistegia (mp3)
• Lokarri.org: "Lokarrik bere kezka azaldu du Segiko kideen atxiloketak direla eta"
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun