Langabetuentzako tailer berria antolatu du Getxolanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 24a, 16:22

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak, Getxolanek, lana bilatzeko tailer berria antolatu du abendurako. Horren helburua, "bertoko langabetuak lan merkatuaren gakoetara gerturatzea da, lan bilaketan egindako ahaleginak optimizatu ditzaten", tokiko iturriek zehaztu dutenez. Horretarako, lana bilatzeko eta eskaintzei buruzko informazioa jasotzeko dituzten tresnak behatuko dituzte, eta hautaketa prozesuetako hainbat elementu nabarmenduko dituzte, test psikoteknikoak eta hautaketa elkarrizketa, besteak beste. Teknologia berrien erabilera eta Internet bidez lana bilatzea ere jorratuko dira. Tailerrak 16 orduko iraupena izango du eta abenduaren 1etik 4era, goizeko 9:30etik 13:30era egingo da. Parte hartu nahi duenak Getxolanera jo dezala (San Martin kalea, 17 / Algorta. Telefono zenbakia: 944 660 140). Izena emateko epea ostegun honetan, azaroak 26, amaituko da. Argazkian, irailaren 8an aurkeztu zuten Getxolan Imanol Landa alkateak eta Aitor Soloeta Ekonomia Sustapenerako zinegotziak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun