Barne Ministerioaren arabera, 34 dira atxilotutako gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 24a, 17:04

Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako prentsa oharraren arabera, 34 lirateke goizaldean Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian atxilotutako gazteak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epaileak aginduta. Guztiei Segi gazte erakunde ilegalizatuaren partaideak izatea leporatzen diete. Oraingoz, Uribe Kostan eta Erandion ez da izan atxiloketarik. Bitartean, etxe, gaztetxe, auzo elkarteren egoitza eta herriko tabernatan 92 miaketa egin dituzte. Besteak beste, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak agertu die arbuioa atxiloketei. Gaurko polizia operazioa Jarrai-Haika-Segi erakundeen ilegalizazioaren testuinguruan kokatu ditu EGKk. "Bere egunean legez-kanporatzea ez-legitimotzat eman genuen bezala, gaurkoan legitimotasun falta hori azken atxiloketei egotzi behar diegu, pertsona hauek ustez Segiren buruak zirelakoan arrazoituz gertatu baitira. Ezin da bere eskubide eta errebindikazioak aurrera eramateagatik pertsona edo gizarte mugimendu bat legez kanpo utzi. Erakunde edo elkarte sozial edo politiko batean parte hartzea inolaz ere ezin daiteke delitutzat jo; arrazoi beragatik, pertsona hauek Segiren partaide izate hutsagatik ezin daitezke susmagarritzat hartu; ondorioz, aske utzi behar dira", aipatu dutenez. Bitartean, Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazioa deitu du, 20:00etarako, Bulebarrean. Argazkian, Guardia Zibila Zizurko Esparru gaztetxea miatzen / cc-by-nc Gaztesarea.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren adierazpena:

Azaroaren 24an goizaldean 36 gazte atxilotuak izan dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroan. Pertsona hauek, ustez, Segi gazte erakundearen buru direlakoan atxilotu dituzte. Adierazgarria da, era berean, atxiloketa aipatutako erakundeak bere barne asanblada prozesua bukatzeko egun bakan batzuk falta direnean burutu izana.

Honen aurrean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, indarkeria mota guztiak gaitzetsiz eta gazte guztien eskubide politiko eta zibilak babestuz, hurrengo adierazi nahi du:

- Segi gizarte mugimenduko kideei beraien gizarte eredua bitarteko publiko, demokratiko eta ez-indarkeriazkoak erabiliz galdegiteko daukaten eskubidea aitortzen diegula.

- Funtsezkoa da gazte guztiak beraien herri eta errealitateetan gertatzen diren egoera ezberdinen aurrean protagonista izan daitezen gune guztiak errespetatzea. Horrek gazteek mundua ikusteko eta aldatzeko duten indarra bideratzeko eta jendarteratzeko aukera handitzen duela azpimarratu nahi dugu.

- Atxiloketa hauek Jarrai-Haika-Segi erakundeen ilegalizazioaren testuinguruan kokatu behar ditugu. Bere egunean legez-kanporatzea ez-legitimotzat eman genuen bezala, gaurkoan legitimotasun falta hori azken atxiloketei egotzi behar diegu, pertsona hauek ustez Segiren buruak zirelakoan arrazoituz gertatu baitira. Ezin da bere eskubide eta errebindikazioak aurrera eramateagatik pertsona edo gizarte mugimendu bat legez kanpo utzi. Erakunde edo elkarte sozial edo politiko batean parte hartzea inolaz ere ezin daiteke delitutzat jo; arrazoi beragatik, pertsona hauek Segiren partaide izate hutsagatik ezin daitezke susmagarritzat hartu; ondorioz, aske utzi behar dira.

Atxilotuen zerrenda:

Nafarroa:
1. Itsaso Torregrosa Arteaga (Burlata, Espainiako Polizia)
2. Garbiñe Urra Larrion (Barañain, Espainiako Polizia)
3. Jon Ziriza Murugarren (Barañain, Guardia Zibila)
4. Raul Iriarte Rodrigo (Barañain, Guardia Zibila)
5. Amaia Elkano Garralda (Iruñea, Espainiako Polizia)
6. Mikel Ezkiroz Perez (Iruñea, Espainiako Polizia)
7. Oihana Fernandez Iturri (Barañain, Guardia Zibila)

Araba:
8. Aitor Liguerzana Ajuriagerra (Gasteiz, Espainiako Polizia)
9. Jon Liguerzana Ajuriagerra (Gasteiz, Espainiako Polizia)
10. Ion Anda Velez de Mendizabal (Gasteiz, Guardia Zibila)
11. Bittor Gonzalez Villamayor (Gasteiz, Espainiako Polizia)
12. Jagoba Apaolaza Castro (Gasteiz, Espainiako Polizia)
13. Zumai Olalde Saez de Urabain (Gasteiz, Espainiako Polizia)
14. Goizane Pinedo Apaolaza (Gasteiz, Espainiako Polizia)
15. Unai Ruiz Pou (Gasteiz, Espainiako Polizia)
16. Nestor Silva Ibañez (Gasteiz, Espainiako Polizia)

Gipuzkoa:
17. Mikel Ayestaran Olano (Villabona, Espainiako Polizia)
18. Euken Villasante Sarasibar (Andoain, Espainiako Polizia)
19. Garazi Rodriguez Rubio (Legorreta, Espainiako Polizia)
20. Maialen Eldua Azkarate (Donostia, Espainiako Polizia)
21. Oier Ibarguren Sarasola (Donostia, Espainiako Polizia)
22. Eihar Egaña Garcia (Donostia, Espainiako Polizia)
23. Aitziber Arrieta Fagoaga (Donostia, Espainiako Polizia)
24. Haritz Lopez Ugarte (Tolosa, Espainiako Polizia)
25. Irati Mujika Larreta (Amezketa, Guardia Zibila)
26. Xumai Matxain Arruabarrena (Zaldibia, Espainiako Polizia)
27. Ibai Esteibarlanda Etxeberria (Hondarribia, Espainiako Polizia)

Bizkaia:
28. Oier Zuñiga Perez de Urabain (Bilbo, Espainiako Polizia)
29. Eñaut Aiartzaguena Bravo (Iurreta, Espainiako Polizia)
30. Haritz Petralanda Mugarra (Zamudio, Espainiako Polizia)
31. Idoya Iragorri Petuya (Sestao, Espainiako Polizia)
32.Mikel Totorika Valle (Sestao, Espainiako Polizia)
33.Nahia Aguado Marin (Sestao, Espainiako Polizia)
34.Joseba Dalmau Cherino (Galdakao, Espainiako Polizia)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun