Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, gaur arratsaldean abiatuko da Euskal Zinemaren Astea, “Eutsi!” filmaren proiekzioarekin, 18:00etan, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Ekimenaren bitartez, euskal zinemagintzan diharduten zuzendarien lanak zein euskarara bikoiztutakoak, doan, eskaini nahi ditu tokiko erakundeak. Gauzak horrela, Kurtzioko aretoak beste bi emanaldi hartuko ditu: bihar, hilak 25, “San Adriango azeria” umeentzako pelikula, 18:00etan; eta 29an, igandea, “Zorion perfektua”, 18:30ean. Etzi, berriz, Armintzako kultur etxean egongo da ikusgai "Goazen" filma, 18:30ean. Ordu berean, baina ostiralean, hilak 27, hartuko du “Cristobal Molon” lanaren proiekzioa Urdulizko kultur etxeak. Azkenik, larunbatean, “Munduaren bira, doan” emango dute, 17:30ean, Gorlizko erakusketa aretoan. Bestalde, Euskararen Nazioarteko Eguna eta Gabonak ospatzeko antolatutako
jardueren berri (pdf) eman du Euskara Zerbitzuak. Argazkian, "Eutsi!" filma egongo da ikusgai gaur Sopelako Kurtzio kultur etxean / cc
Euskalkultura.com