Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakian, bi ostiral barru, hilaren 4an, bertso afaria egingo du Leioako
Berbalamiñe euskara taldeak. Oturuntza Txitoa erretegian izango da, 22:00etik aurrera. Eta sabelak bete ondoren Fredi Paiak eta Arkaitz Estiballesek abestuko dute. Hala ere, aurretik, 20:30ean jarri dute ordua poteoa egiteko, Xcaret tabernatik abiatuta. Bertso afarirako txartelak 18 eurotan eros daitezke, Txitoa erretegian bertan eta Kurkudi herriko tabernan. Horiek eskuratzeko azken eguna abenduaren 1a izango da. Bitartean, ostiral honetan ere egongo da zerekin gozatu Leioan. Izan ere, Kurkudik 25 urte bete ditu aurten, eta, ospatzeko, hainbat ekimen egin dituzte urtean zehar. Horietako azkena etzidamu, hilak 27, izango da. Petti abeslariak kontzertua eskainiko du 22:00etan, herriko tabernan bertan. Argazkian, Arkaitz Estiballesek eta Iratxe Ibarrak abestu zuten iazko bertso afarian.
Iazko argazki gehiago hemen.