Getxoko Udalak eguneroko erosketak egiteko poltsa ekologikoak, berriro erabiltzekoak, banatuko ditu herritarren artean. “Getxo garbia kalea” lelopean egingo duten kanpaina berri honen helburua da plastikozko poltsen gehiegizko kontsumoa eta erabilera gutxitzea. Egunotan eskutitza bidaliko da Getxoko etxe guztietara, ekimenaren berri emanez. Eskutitza hori poltsa ekologiko batez trukatu ahal izango da, azaroaren 30etik abenduaren 18ra bitartean, kanpainarekin bat egin duten saltokietan (kanpainaren ikurra erakutsiko dute beren erakusleihoetan), Udalaren herritarren arretarako bulegoetan zein Getxo Enpresa eta Merkataritza Elkartearen bulegoan. Hartara, 25.500 poltsa ekologiko inguru banatzeko, 1.252 saltokiren laguntza eskatu du tokiko erakudeak. "Kontsumitzailearekin harreman zuzena dutenez gero, igorle egokiak direla uste dugu. Era berean, beste behin, bertoko dendak laguntzeko eta sustatzeko ekintza berri bat egin nahi dugu”, azaldu du Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziak. Argazkian, Eiguren behin eta berriz erabiltzeko poltsa eskuan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!