Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako diru-laguntzen deialdirako 18.720 euro bideratzea onartu berri du
Getxoko Udalak. Subentzio horiek elkarteen funtzionamendu eta kudeaketa hobetzeko gastuak finantzatzen laguntzeko izango dira, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da. Deialdira, udalerrian egoitza edo ordezkaritza finkoa duten, dirua irabazteko asmorik ez duten eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda duten GKEak aurkeztu ahal izango dira. Xedeen artean nazioarteko garapen lankidetzarako ekintzak eta/edo garapenerako hezkuntzako ekintzak edo/eta sentsibilizazio ekintzak eduki beharko dituzte taldeek. Eskaerak udaletxeko erregistroan, herritarrei arreta egiteko Getxo, Itzubaltzeta / Romo eta Algortako bulegoetan edo Legeak aurreikusten dituen tokietan aurkeztu behar izango dituzte elkarteek. Informazio gehiago 944 660 017 telefono zenbakian jaso dezakete. Argazkian, Begoña Ezkurra Garapenerako Lankidetza zinegotzia, prentsaurreko batean.