Motor gidari bat hil da Plentzian izandako istripuan

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, motozikleta baten gidariak bizia galdu du, gaur arratsaldean, Plentzian gertatutako zirkulazio istripu baten ondorioz. Ezbeharra 16:35 aldera jazo da, BI-2704 errepidean. Polizia iturriek zehaztu dutenez, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, KTM motor batek, Volvo kamio batek eta Fiat Punto auto batek istripua izan dute eta, ondorioz, motozikletako gidaria hil egin da. Ertzaintzak ikerketak abiatu ditu, ezbeharra zerk eragin duen argitzeko asmoz. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun