“Getxo akordaten naz” dokumentala izango da ikusgai bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 24a, 19:40

Asteazken honetan, azaroak 25, “Getxo akordaten naz” izenburuko dokumentala proiektatuko da, azpitituluekin, Algortako Aldai patronatuan, Karitate kaleko 1. zenbakian, Euskal Kulturaren XI. Jardunaldien barruan. Saioa 19:30ean abiatuko da. Egunari txapela jartzeko lunch goxo-goxoa ere antolatu dute "UK" aldizkarikoek. Gainera, abenduaren 2ra arte, “Erretratuak” erakusketa egongo da ikusgai Aldain bertan. Hori berau ere aurkeztuko dute bihar bertan. Erakusketa horretan, azken urteetan UK aldizkariko izen bereko atalean agertu diren getxoztar ezagun eta esanguratsu batzuen argazki eta adierazpenak ikusi ahal izango dira. Argazkian, 2008ko abenduaren 4an, 10. urteurrena ospatu zuen "UK" aldizkariak, Algortako Kasinoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun