Gaztetxe Eguna egingo dute larunbatean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 24a, 20:21

Sopelako Gazte Asanbladak adierazi duenez, "ez da berria herria gaztetxe baten beharra dagoela". "Atzean geratu dira indarrez hustu izan ziren gune autogestionatuak (Igeltsera eta Ganebarri, tartean), baina herriko gazteriak ez du etsiko", gaineratu dutenez. Hartara, neska-mutil sopeloztarrek dituzten "nahiak plazaratzeko asmoz", larunbat honetan, azaroak 28, Gaztetxe Eguna egingo dute Sopelako udaletxeko plazan. Goizeko 10etan abiatuta, tortilla txapelketa egingo dute. Arrautza eta patata opilak 14:30ean aurkeztu beharko dira, ondorengo bazkarian jan ahal izateko. Tortilla gozoena egiten duenak lau lagunentzako afari bat izango du Lamia jatetxean. Tartean, Auskalo Non taldearen trikitixa emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, eguerdiko 12etan. Bazkal ostean, berriz, OEP (Ostias Estilo Pueblo) taldeak jarriko ditu musika doinuak, 18:00etan. Hala ere, ez dira hor amaituko ospakizunak: abenduaren 4ra (ostirala) bitartean ekitaldi ugari antolatu dituzte. Argazkian, Ganebarri gaztetxea izan zen Elorriagane etxea, egun / © Sopelako Koordinadora.

Sopelako Gazte Asanbladaren oharra:

Ez da berria herria gaztetxe baten beharra dagoela. Atzean geratu dira indarrez hustu izan ziren gune autogestionatuak, baina herriko gazteriak ez du etsiko. Gogo guztiak jarri ditugu eta jarri egingo ditugu gaztetxearen proiektua aurrera eramateko. Bide ezberdinak jarraitu izan ditugu gure gunea lortzeko baina momentuz ez dugu jorratutako guztiarengandik askorik lortu.Hala eta guztiz ere, guk oso argi daukagu lanean jarraituko dugula gazteri aktibo baten alde, badakigulako inork ez digula ezer oparituko musu truk.

Sortzaileak izan nahi dugu ez jasotzaile pasibo hutsak.

Gora Sopelako gazteri iraultzailea!
Gaztetxea lortuko dugu!

Egitaraua:

Azaroak 28, larunbata
Gaztetxe Eguna, udaletxeko plazan.

10:00 Tortilla txapelketa.
12:00 Trikitixa Auskalo Non taldearekin.
14:30 Tortillen aurkezpena, epaileek dasta ditzaten.
15:00 Bazkaria txapelketako tortillekin eta gauza gehiagorekin.
16:30 Herri kirolak eta, ostean, tortilla sarien banaketa: lehenengo saria, lau lagunentzako afari bat Lamia jatetxean.
18:00 Kontzertua: OEP (Ostias Estilo Pueblo)

Azaroak 29, igandea
16:30 Bizikletada LZPren obrak ikusteko, udaletxetik abiatuta.
18:00 Zinema eta krispetak, Plaza Beltzaren lokalean.

Azaroak 30, astelehena
19:30 LZPren inguruko hitzaldia eta eztabaida, Plaza Beltzaren lokalean.

Abenduak 1, asteartea
17:00 Mus eta xake txapelketak, frontoiaren kanpoaldean.

Abenduak 2, asteazkena
17:00 Txantiloi-tailerra, frontoiaren kanpoaldean.

Abenduak 3, osteguna
19:00 Triki-poteoa, frontoitik abiatuta.

Abenduak 4, ostirala
20:00 Kalejira herrian zehar, udaletxetik abiatuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun