Baina emakumeonganako indarkeria ezabatzeak exijitzen du emakumeok pairatzen dugun zapalkuntzarekin amaitzea, hau da, emakumeok gure eskubide guztien jabe izatea eskatzen du.
Horrelako egunak adierazpenak eta hitz politak esateko erabiltzen dituzte erakundeek. Baina ezin ahaztu daiteke salatzeaz gain, neurri zehatzak eta eraginkorrak abiatu behar direla. Erakundeek orain arte bultzatu lege, protokolo eta neurriek, ez dute ahalbidetu belaunaldi berriek indarkeriari buruzko heziketa hezkidetzailea izatea, prebentzio mailan duen garrantziarekin. Erakundeek plan integralak abiatu beharko lituzkete, prebentzioan, sentsibilizazioan eta ondorengo neurrietan kokatuak.
Baina emakumeok ezin gara geratu besoak gurutzaturik egoera horren aurrean. Bizi dugun egoerari aurre egiteko ordua da. Emakumeok aski dela esan eta bitartekoak jarri behar ditugu egoerari aurre egiteko, gure eskubidea delako. Egoeraz kontziente izan gaitezen emakumeok eta guztion arazo egin dezagun bizi duguna! Denon artean aurre egin diezaiogun indarkeria matxistari!
Emakumeok autodefentsa!
Azaroaren 25ean, 19:00etan, kontzentrazioa Bulebarrean