Horrenbestez, dokumentuak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak hartu egiten dira bertan. Gainera, lan-lizentzia eskaera edota jarduerak tramitatu daitezke, udal zergak ordain daitezke (momentuz txartel bidez) eta ordainketak etxeratzeko modua dago. Halaber, errolda zerbitzua ere ematen da. Ondorioz, errolda agiriak bertan egiten dira, eta altak eta bajak ere bai. Azkenik, Zalduko haur eskolan izena emateko matrikulazio eskaerak ere bertan kudeatu dira.
Sopelako mapa berria
Sopelako Turismo Zerbitzuak, berriz, udalerriko plano berria egin du, bertan biltzen den informazio osoa bisitariei ahalik eta erarik argienean emateko asmoz. Plano berriak aurrekoak baino kolore argiagoa du eta atzeko aldean udalerriari buruzko informazio erabilgarria du, hala nola, ostatuak, enpresak, jatetxeak eta abar. "Kalitatezko Q izendapeneko arauek azartzen dutena jarraiki" eta berritasun gisa, turismo planoa ez da euskaraz eta espainolez argitaratu bakarrik aurten. Ingelesezko eta frantsesezko edizioak ere egin dira, udalerrira gerturatzen diren atzerriko bisitarientzat. Plano berri horiek guztiak Turismo Bulegoan daude eskuragarri.