Sopelako
Munarrikolanda mendi taldeak irteera antolatu du igande honetarako, azaroak 29. Oraingoan, Nafarroa Garaiko Urbasa mendia eta Urederra erreka inguruetan egingo dute ibilaldia. Mendizaleak Zudaire herritik abiatuko dira, Larregoiko mendira (1.014 metro) igotzeko ondoren. Errepidera iritsi ostean, Urederra errekaren jaiotzera iritsiko dira pagaditik behera. Ibilbidea Bakedanora arte helduko da eta bertako gainetik igo ostean, Pilatosen begiratokian bukatuko da. Horrenbestez, goizeko 7:30ean abiatuko da autobusa, Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen autobus geralekutik, egun horretan. Algortatik 7:40ean igaroko da Getxo I Institutu ondoan dagoen Zubilletako autobus geltokitik. Salneurriari dagokionez, 13 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 15 euro bazkide ez direnek. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ahal izango dituzte. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1, Sopelan. Izen-emateak ostegunetan egin daitezke 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek Autzara (Nafarroa) egindako irteera.