Txiki-zooa izango dute neska-mutilek bihar Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 25a, 10:40

Barrikako Udalak abian duen ekintza ludikoetako programaren baitan, ostegun honetarako, azaroak 26, Txiki-Zoo saio berezia antolatu du 3 eta 5 urte arteko haurrentzat tokiko liburutegiak. Ekimen horretan, ipuinak kontatuko zaizkie neska-mutilei eta, irakurketa sustatu asmoz, jolasak egingo dira. Jardueraren ordutegia ohikoa izango da: 18:30etik 19:30era. Irakurketarako Animazio Programa heldu den abenduaren 10ean amaituko da, 6 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako txotxongilo tailerraren bidez. "Arrakasta handia izan du eta haurren partaidetza ere handia izan da. Asko hurbildu dira liburutegiaz gozatzera", azaldu dute udal arduradunek. Argazkian, urriaren 15ean ipuin kontaketa saioa egin zuten Barrikako liburutegian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun