Huelvako presoak itxialdian dira berriro

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 25a, 11:06

Huelvako (Andaluzia, Espainia) espetxean dauzkaten euskal preso politikoek itxialdi mugagabeari ekin diote berriro, "azken aste hauetan presoen senideak jasaten ari diren jazarpena salatzeko", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Miaketen auzia konpondu artean itxialdiarekin jarraituko dute eta ez dira bisitetara irtengo", zehaztu du errepresioaren kontrako erakundeak. Huelvako presoak itxialdian jarri ziren azaroaren 8an. Egun batzuk beranduago bertan behera utzi zuten itxialdia, espetxeko zuzendariarekin hitz egiteko eskatu eta, hala ere, miaketak errepikatzen baziren berriro ekingo ziotela aginduz. Huelvako espetxean Gorka Garcia Sertutxa "Patas" algortarra (argazkian) ere badago, herritik 1048 kilometrotara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun