Informatikan sakontzeko aukera emango die tokiko merkatariei Gorlizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 25a, 11:29
Ostalari eta dendarien eskaerak aztertu ondoren, horientzat informatikan sakontzeko ikastaroa antolatzea erabaki dute Uribe Kostako Behargintzak eta Gorlizko Udalak. Eskolak azaroaren 30etik abenduaren 17ra bitartean izango dira, astelehenetik ostegunera, 14:00etatik 16:00etara, Gorlizko Kzgunean. Horrenbestez, lau ordu emango dituzte Word erabiltzen ikasten eta beste 16 ordu Excel-ekin. Izena eman nahi duten merkatariek Gorlizko Turismo Bulegora telefonoz deitu beharko dute, 946 774 348 zenbakira. Apuntatzeko epea ostiral honetara (hilak 27) arte egongo da zabalik. Hala ere, tokiko iturriek ohartarazi dutenez, plaza mugatuak (20 lagunentzat) dira eta lehenago apuntatzen direnek izango dute lehentasuna. Argazkian, Iberrebarri plazako 4. atarian dago Gorlizko Kzgunea / © Kzgunea.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun