Bai gure udalerrian, bai gainerakoetan, ukatu ezin dugun errealitate bat dago: Zenbat neska gaztek egin dute korrika edo aldatu dira espaloiz, atzetik pausoak entzun eta beldurra sentitu dutelako? Zenbat aldiz irten behar izan dute eremu publiko batetik (taberna bat, metroa), zer erantzun jakin gabe geratu direlako, edo aurrean zeukaten mutilaren erreakzioaren beldur izan direlako? Askotan, gehiegitan, uzten diete neska nerabeek gauzak egiteari, zinemara, hondartzara, mendira, oporretan joateari... gauza horiek bakarrik egitearen beldur direlako. Gure herriko zenbat neska gazte ez ote dira beren bikotearengandik umiliatuta edo kontrolatuta sentitu? Zenbat ez ote dira sentitu, bikoteen presioagatik, modu jakin batean jokatzera behartuta? Zenbat ez ote dira desorientatuta sentitu emakumeek egin behar duten edo ez dutenagatik?
Ezin dugu beste alde batera begiratu: Gaztei baliabideak eman behar dizkiegu, jarrerak eta ekintzak ezagutu, antzeman eta aldatu ahal izateko. Indarkeriaren biktima asko izan dira dagoeneko.
Udalak konpromisoak hartu ditu. Neska gazteei ahultasunari aurre egiteko baliabideak emateko programak garatuko ditu, boterea hartu dezaten errazteko; eta mutil gazteekin ere lan egingo du, jarrera sexisten prebentziorako eta erasoen aurrean jarrera aktiboa hartu dezaten.
Horretaz guztiaz jabetuz, Udalak:
Konpromisoa hartzen du, bere eskumenen atalean eta indarreko legea aplikatuz, udal politika aktiboa, integrala eta koordinatua garatzeko, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra. Arreta berezia jarri nahi du nerabeen eta gazteenganako indarkerian, horien parte hartze aktiboa lagun.
Horretarako, ekimenak jarriko ditu martxan neska gazteei ahultasunari aurre egiteko baliabideak emateko, boterea hartu dezaten errazteko; eta mutil gazteekin ere lan egingo du, jarrera sexisten prebentziorako eta erasoen aurrean jarrera aktiboa hartu dezaten animatzeko.
Bestalde, herritarrei gonbidapena egin nahi diegu, bereziki herriko neska eta mutil gazteei, azaroaren 25ean, hau da, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean egingo diren jardueretan parte hartzeko.
Ikusi Eutsi taldeak egindako "Beldur barik" bideoa: