Justizia emakumeen ikuspegitik aztertuko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 25a, 12:29

EHUko Zuzenbide Prozesaleko Sailak eta Berdintasun Zuzendaritzak antolatuta, ostegun honetan, azaroak 26, “Justizia emakumearen begiradan: Gatazken ebazpen alternatiboa” izeneko jardunaldiaren bigarren edizioa egingo dute Leioa eta Erandioko campusean. Hitzordua 10:30ean jarri dute, liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan. Saio horretan parte hartuko dute, Silvia Barona, Valentziako Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko katedradunak; Nerea Lauzurika, Gasteizko Udalaren familiako bitartekoak; Ana Collia, Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo zuzendariak; eta Olatz Sagardui, Bilboko epaitegiko legelari bitartekoak. Hitzaldi bana (ikusi kartela) eskainiko dute eta sartzea libre izango da. Argazkian, martxoaren 31n Milagros Salazarren heriotza salatu zuten Leioako campusean / cc-by-nc Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun