Iragar jardunaldiaren edizio berri honek merkataritza elektronikoa landuko du. Aurtengo leloa “Online saldu” da eta merkataritza elektronikoko zerbitzuen iragarle eta hornitzaileek parte hartuko dute. Honako aditu hauek euren ezagutza eta eskarmentuari esker ekarpenak egingo dituzte: Juanjo Azcarate, CCC ikasketa zentroko aholkulari ordezkaria; Antxon Txapartegi, Txakolinaren Jatorrizko Deituraren idazkaria; Jose Rodriguez, www.fitnessdigital.com webgunearen gerentea; Peio Ruiz, Merkatu-ko zuzendaria; Juan Pablo Gimenez, Demini Bussines online-ko zuzendaria; Ester Pallares, Multiplica-ko interneteko aholkularia eta “Vender más en Internet” liburuaren egilekidea; eta Guillermo Vilaroig, Overalia-ko zuzendari gerentea.
Jardunaldia doakoa da eta sektorearekin harremana duten ikasle eta profesional guztiek parte har dezakete. Batetik, SPRIk sustatu du Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez eta, bestetik, Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak. "Deia" ere lankidetzan aritu da.
Ostegun honetan, azaroak 26, Iragar izeneko jardunaldiaren edizio berri bat egingo dute Leioa eta Erandioko campusean. Goizeko 9:30etik aurrera izango dira, Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan. Ekimena publizitateari eta teknologia berriei buruzkoa da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak antolatu du. Oraingo honetan, Bizkaiko Enpresa Digitalarekin lankidetzan egingo da, izaera berritzaileko prestakuntza proiektu bat eskaintzeko. "Berrikuntza hori profesional zein unibertsitateko ikasleentzat esanguratsu diren edukiak jardunaldi berean txertatzean datza. Ideia da sektoreari lotutako profesional eta ikasleek komunean dituzten teknologia berrien inguruan prestakuntza jarduerak garatzea", azaldu dute EHUko iturriek. Modu horretan, gazteak eta etorkizuneko profesionalak teknologia berrietara hurbil daitezen lagunduko du. Argazkia: cc-by-sa