Abenduaren 14an hasiko da "Euskaldunon Egunkaria"-ren aurkako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 25a, 19:23

Abenduaren 14an hasiko da "Euskaldunon Egunkaria"-ren itxierari buruzko epaiketa, Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak jakinarazi eta "Berria" kazetak zabaldu duenez. Madrilen izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egun horretan (astelehena) goizez eta arratsaldez egingo dituzte saioak auzitegian, eta hurrengo egunean jarraituko dute, goizez. Ondoren, urtarrilera arte atzeratuko dute -epaimahaiak ez du egunik zehaztu-. Oraingoz, epaiketan zenbat lekuko egongo diren ez dute publiko egin. Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaituko dituzte auzi horren barruan, "ETAko kide izatea egotzita". AVTk 14na urteko zigorra eskatzen du bost akusatuentzat. Argazkian, azaroaren 11n, Egunkaria auziaren inguruko hitzaldia eman zuen Algortan Otamendik, Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun