"Eraso hauen aurrean, ordea, ezker abertzaleak bere ekinbidean aurrera egiteko apustua egin duen bezalaxe", unibertsitateetan ere "errepresioak dinamika propioak oztopatuko ez dituela" jakinarazi nahi izan dute Presoen Aldeko Taldeek. Horrela, datozen asteetan zehar luzatuko den euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko kanpaina abiarazi da fakultate desberdinetan ikasle, irakasle, langile eta eragile desberdinen atxikimenduak jasotzen hasi direlarik.
PATen oharra:
Atzoko operazioa azken 30 urteetan gazte mugimenduaren aurka izan den erasorik handiena eta larriena da: 34 atxilotu, 40 atxilotzeko agindua eta 100 miaketa baino gehiago. Atxilotutakoen delitu bakarra independentziaren aldeko jardunean aritzea da. Izan ere, pentsamendu eta adierazpen askatasuna, asanbladak egiteko eskubidea eta parte hartze politikorako eskubidea Europa osoan ez bezala, hemen delitu dira gazte independentistentzat.
Hauxe da, berriz ere, Espainiar Estatuak ezker abertzalearen proposamen berriari ematen dion erantzuna, urrian ezker abertzaleko zein Amnistiaren Aldeko Mugimenduko zenbait kide atxilotu zituztenean bezala. Euskal Herria aldaketa politikora eraman eta eszenatoki demokratiko bat eraikitzeko estrategia eraginkorra definitzeko lanean dabil ezker abertzalea, eta argi dago honi beldurra diola Estatu espainiarrak.
Eztabaida politikoari izugarrizko beldurra dio Estatuak, Euskal Herriaren ukazioa eta euskal jendartean erabakitzeko eskubidea ukatzea justifikatzeko argudio politikorik ez baitu. Indar bidez itxi nahi ditu konponbide guztiak Estatu espainiarra ordezkatzen duen PSOEk. Armen bidez Espainiaren proiektua inposatzen jarraitu nahi du PSOEk.
Hala ere, eraso errepresiboek ez gaituzte gure bidetik aterako. Erasoen gainetik, ez gaituzte Euskal Herria gatazkaren konponbidearen atarira eramango gaituen Prozesu demokratiko bat abiatu eta garatzeko gure erabakitik desbideratuko.
Etorkizun demokratiko baten alde, independentziaren alde lanean jarraituko dugu!
Salaketarekin jarraituko dugu!
Elkartasunarekin jarraituko dugu!