Araitz irakaslearekin batera eta musikaren erritmo bizian gorputza astinduko dute denek batera, ostiral honetan, 17:00etatik 18:30era, Getxoko Geroa ikastolan. Haur zein gurasoei arropa erosoa eramatea gomendatu diete Sendikoek. Aerobic saioa 8 urte eta gehiago dituzten neska-mutilentzat prestatu dute eta, gehien jota, 15 umek parte hartu ahal izango dute. Hala ere, 8 urtetik beherako haurrik egotekotan (aurretik jakinaraztea eskatu dute), begiralea jarriko dute.
Kamishibai euskaraz
Kamishibai hitzak “paperezko antzerkia” esan nahi du eta Japonian ipuinak kontatzeko modu ezaguna da. Orriak erabiltzen dira (alde batean marrazkia eta bestean testua) eta umeek ipuina ikusten duten bitartean aurkezleari entzuten diote. Horren ostean umeek kamishibaia egiten ikasiko dute. Esan bezala, tailerra astelehenean, hilak 30, izango da, 18:00etatik 19:30era, Zubilleta ikastetxeko liburutegian. Saioa 8 eta 10 urte artean dituzten neska-mutilentzat prestatu dute eta, gehienez, 20 ume hartuko dituzte. Hala ere, aerobic-ean bezala, 8 urtetik beherako haurrik egotekotan (aurretik jakinaraztea eskatu dute), begiralea jarriko dute.