Euskaldunok "egunkarietan gaude, baina mapetan ez..." abesten zuen eta abesten du berriro ere Zaramak "Zoaz Euskal Herrira" kantan. Gaur egun, mapa parte-hartzailea, eta beraz euskalduna, eta askea izan bada,
Open Street Map (OSM) nazioarteko ekimenaren baitan. Baina bertan, Euskal Herriko "zenbait eremu oso ondo ageri dira, beste asko ondo edota erdizka, eta asko ez dira ageri ere egiten", OSM bultzatzen duen
Euskal Mapa proiektuaren kideek nabarmendu dutenez. 10.000 biztanle baino gehiago dauzkaten Euskal Herriko udalerrien artean, OSMn okerren daudenen zerrendan ageri dira Erandio, Leioa eta Sopela. Sopeloztarren kasuan, mapan egon ere ez daude, Berango eta Urduliz bezala. Lemoizko kasuan, zentral nuklearra da mapan topa daitekeen bakarra. Era berean, Erandio eta Leioako planoek jaso duten kalifikazioa "eskas" izan da. Eskualdeko udalerririk handiena ere ez da salbatzen, bertako mapa "erdizka" baitago. Gainera, erabilitako hainbat toponimo erdaraz ageri dira. Eskualdeko egoera eskasa dela eta etzi, larunbata, mapak zelan egiten diren azaltzeko mapa-jaia antolatu du Euskal Mapak,
UKBLOGAK topaketaren barruan. Hitzordua goizeko 10etan izango da Algortako Aldai Patronatuan. Argazkian, hainbat lagun Ordiziako mapa egiten / cc-by-sa
Tagzania.