Itzubaltzeta / Romoko gazte independentisten oharra:
Rubalcaba gerra ministroak, GAL erakunde terroristaren militante ohiak, agindutako sarekadaren aurrean Itzubaltzeta / Romoko gazte independentistok besarkadarik bero eta sentikorrena bidaltzen diegu poliziaren eskuetan dauden kide militanteei. Eutsi gogor!
Indarrez oldartu zaio espainiar estatu faxista, berriz ere, euskal militante gazteei ondo dakien errezeta aplikatuz: errepresio gordina. Madrilgo bulego politikoa batean diseinatu, oinarri sasi-juridikoz mozorrotu eta lumaren mertzenarioen komunikabideek, aho batez, desitxuratutako operazio-politiko honek helburu argia izan du: independentziaren aldeko gazte mugimendua neutralizatu, bere proiektu politikoa baldintzatu eta beldurraren eraginez borrokara lotuko diren gazteen belaunaldienganako katea etetea; bide batez, Ezker Abertzalearen iniziatiba politikoa zapuztu eta etsipenaren zurrunbiloan sartzeko.
Erasoak min egin digun arren, indar erakustaldi gisa saldu diguten operazio honek begi bistan uzten du estatuak planteamendu politikoen bidez, Espainiaren batasuna bermatzeko duen ahuldade eta ezintasuna. Soilik argumenturik ez duen estatu antidemokratiko batek burutu baititzake gisa horretako razzia politikoak.
30 urteotan, gazte mugimenduak jasandako atxiloketa, inkomunikazio, tortura eta espetxeratze guztiek ere ez dute herri honen askatasunarenganako sentimendua deuseztatu, ez eta herri eta auzoetan errotua dagoen mugimendu zabala neutralizatu; ez dira oraindik konturatu gazte mugimenduak herrian duela indarra.
Atxilotutako gazteak esparru desberdinetan lan egiten dute eta hori izan da zigortu nahi izan dutena. Eman beharreko erantzunak, beraz, integrala eta bateratua izan behar du, aurrez-aurre gazte mugimenduaren espresio desberdinetan lan egiten dugun gazteak gaudela erakutsiz.
Gazte independentista uholdea sortu behar dugu, arazoa Segi gazte erakundearekin ez ezik, independentzia eta sozialismoaren proiektuarekin identifikatzen diren gazte guztiekin dutela erakusteko. Eta milaka gara!
Hortaz, Itzubaltzeta / Romoko gazteriari eraso horiei erantzuteko deia zabaltzen diogu, gaur, 20:00etan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Kolasen deitutako mobilizazioan eta larunbatean, Bilbon, 17:00etan egingo den manifestazio nazionalean parte har dezan.
Animo gazteak! Antolakuntza eta borrokaren bidez lortuko dugu!
Gurea da garaipena! Lotu independentziara!